Aldaketak Kontenporanea jaialdiko egitarauan
Larunbatean Doleur Dolores musika elektronikoko taldeak kontzertua eskaini behar zuen, baina haren ordez Irungo talde bat igoko da oholtzara.
Udalak jakinarazi duenez, azken orduko aldaketa bat jasango du asteburuko Kontenporanea topaketak. Larunbatean, 20:30ean, Doleur Dolores musika elektronikoko taldeak kontzertua eskaini behar zuen San Juan plazan, baina haren ordez pop progresiboko Lanbroa talde irundarra igoko da oholtza gainera.
Informazio gehiago eta egitarau osoa, albiste honetan kontsulta daiteke.