Ekhi Lekuona eta Hodei Alkain, munduko hirugarren
'Online' modalitatean antolatutako Munduko Kenpo-kai Kata Txapelketan hirugarren postua eskuratu dute hondarribiarrek.
Hodei Alkain eta Ekhi Lekuona hondarribiarrek Munduko Kenpo-kai Kata Txapelketaren online modalitateko hirugarren postua eskuratu dute, HITZA-k jakin duenez. 14 eta 18 urte arteko gaztetxoen kategorian lortu dute biek hirugarren postua -ez da laugarrena jokatzeko lehiarik izan-. Irungo Club Washiken Kenpo-kai taldeko jokalariak dira biak.
COVID-19 birusa medio, Europako lehia aurrera eramateko iaz sortu zen online txapelketa. 2020 eta 2021 urteetako Europako garaile izan da Lekuona. Hainbat lehen postu eskuratu dituzte hondarribiarrek orain arte.