GKEentzako diru laguntzak ostegunera arte eska daitezke
Hondarribiko Udalak gogorarazi duenez, hilaren 21ean itxiko dute lankidetzarako diru laguntzen eskaera epea.
Gobernuz kanpoko erakundeei eta lankidetza proiektuei zuzendutako diru laguntzak ostegunera (hilak 22) arte eska daitezkeela gogoratu du gaur Hondarribiko Udalak. Guztira, 221.086 euroko diru-saila onartu du udalak kooperaziorako, 2020 eta 2021 urteetako kopuruak elkarrekin banatuko direlarik. Informazioa, bertan.