Abonatu kanpaina martxan jarri du Real Unionek
Abonua berritzen dutenei euren "fideltasuna" eskertzeko eta are gehiago pandemia dela eta, harmailetan egon ezin izan ez dutelako, opari bat egingo die klubak.
Real Unionek hasi du 2021-22 denboraldia. Joan den astean inauguratu zuen denboraldi berria Stadium Galen, eta sei aste izango ditu aurretik lehen partidu ofiziala jokatu aurretik, abuztuaren 28 eta 29ko asteburuan. Denboraldi berriari begira, abonatuen kanpaina jarri du martxan klubak Garai berriak datoz. Gogoan zaitugu, zu ere txuribeltz lelopean.
Abonuak 20 euro eta 200 euro artean izango dira, adina eta tribunaren arabera. Heldu batek, esaterako, 40 euro ordaindu beharko du denboraldia, preferentzian egoteagatik; 100 euro ekialdeko tribunan, eta 150 tribuna nagusian. Antepalkoko abonua izango da garestiena, 200 euro. Jubilatuek, gazteek eta haurrek merkeago izango dute abonua. Bestalde, abonatu babesle eta industria abonatu formatuak egongo dira.
Horrez gain, klubak %15eko beherapena egingo die langabeei eta %20koa desgaitasun bat dutenei edota familia ugariei. Horiek baldintza horiek frogatzen dituen akreditazioa aurkeztu beharko dute.
Bazkideek iazko txartela mantenduko dutela adierazi du klubak, baina abonuak denboraldikoak izatera pasatuko direla, urtekoak beharrean. Abonua epeka ordaintzeko aukera izango da.
Abonuak egiteko Galeko bulegoetatik pasatu beharko da, 943 62 01 03 telefonora deitu edo administracion@realunionclub.com helbide elektronikora idatzi.
Oparia, berritzen dutenentzat
Aurtengo berritasun nagusia abonua berritzen dutenentzako oparia izango da. Real Unionek jakinarazi duenez, bazkideen “fideltasuna” saritu nahi izan dute, gainera, kontuan hartuta, iaz ezin izan zutela pandemia dela-eta harmailetan partidarik ikusi ahal izan. Klubaren partetik, “opari pertsonalizatu” bat jasoko dutela gaineratu du.