Energia fotoboltaikoa eta herritar kooperatibak, aztergai
Udalerrietan energia fotoboltaikoa sortzeko herritar kooperatibak bultzatzen dituen Ekiola inizitiba aztertzeko bilera egin du udal gobernuko, EEEko eta Krean-eko ordezkariek.

Ekiola iniziatiba aztertzeko bilera egin dute.
Herritarrek energia fotoboltaikoa sor dezaten kooperatibak eratzea proposatzen duen Ekiola iniziatiba aztertzeko bilera egin zuten atzo ordezkari ezberdinek Hondarribiko Udalean. Zehazki, bertan bildutakoen artean, besteak beste, zeuden: EAJren udal gobernuko Txomin Sagarzazu alkatea, Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotzia, Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia, eta Arantza Rojo hautetsia; Energia Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari Iñigo Ansola; eta KREAN enpresako ordezkari Asier Etxabe eta Amagoia Barandiaran.
Gaia aztertuta udal gobernuak lanketari ekin diola adierazi du Sagarzazuk. Gainontzeko udal taldeekin partekatuko duela informazioa baieztatu du.