[Bideoa] Mendeluko zubian margotutako murala bideo batean bildu dute
Judas Arrietak zuzendutako proiektuak bizilagunen zein kolaboratzaile ezberdinen laguntza jaso zuen; zubi azpian kokatuta zegoen baserriaren irudia berreskuratu zuten parte hartzaileek.
Hamaika bider salatu dute Mendeluko bizilagunek auzoak bizi duen egoera eta utzikeria. Ildo horretan, Judas Arrieta artistak, bizilagunek eta hainbat kolaboratzailek zubi azpian mural bat egin zuten asteburu batean zehar. Muralak, bertan kokatuta zegoen XIX. mendeko baserria islatzen du, baita, inguruan kokatutako elementuak ere, esaterako, baratzeak, gabarra… Proiektua orain dela bost urte onartu zuela Hondarribiko Udalak gogoratzen dute parte hartzaileek.
Bertan, MA estudioko Markos Sodupek ekoitzitako bideoa. Adierazpenak euskaraz eta gazteleraz tartekatzen dira: