[Bideoa eta galeria] Xake entzierroan parte hartu du Marlaxkak
Xake Entzierroa: Mundu Mailako San Fermin txapelketa berezia antolatu zuten asteartean, Iruñean; laurogei partida baino gehiago antolatu zituzten entzierroaren ibilbidean zehar.
Xakearen sei maisu, aldi bereko laurogei partida, laurogei jokalari eta San Fermineko entzierroaren ibilbidea. Horixe izan da, hain justu, asteartean Iruñean egindako jaialdia. Xake Entzierroa: Mundu Mailako San Fermin txapelketa antolatu zuten hirian sanferminetako egitarauaren barruan. Bertan parte hartu zuten Hondarribiko Marlaxka Xake Klubeko jokalariek.
Hodei Herrerak, Jon Piedrolak, Goio Uriartek eta Jurgi Diazek parte hartu zuten nazioarteko xake jaialdian. Lehena Beth Harmonden aurka lehiatu zen, eta bigarrena, aldiz, Pepe Cuencaren kontra. Hondarribiko bi jokalariek porrota eskuratu zuten. Uriartek eta Diazek bere aldetik, Enigmaren eta David Martinezen aurka neurtu zituzten indarrak hurrenez hurren, eta berdinketa lortu zuten biek.
Giro ezin hobean igaro zen xake jaialdia eta sanferminik ospatu ezin arren, kolorez bete zuten entzierroaren ibilbidea lehiaketan parte hartu zuten lagun guztiek.
Bertan egunak utzitako bideoa eta irudiak: