Eider Alzaga, Iker Ibarguen eta Uxue Garrancho, Espainiako Txapelketarako prest
Lleidan ariko dira asteburu honetan BATeko hiru kirolari gazteak, 16 urte azpikoen Espainiako Txapelketan.
Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) gazteenek lehiarekin jarraitzen dute. 16 urte azpikoek oraindik ez dute etenik izan, eta asteburu honetan Lleidan (Katalunia) ariko dira, klubeko hiru atleta zehazki. Eider Alzaga, Iker Ibarguen eta Uxue Garranchok hartuko dute parte Espainiako Txapelketan.
Alzaga 300 metro hesietan ariko da; Garrancho abiadura probetan lehiatuko da (100 metro eta 300 metro leunetan); eta Ibarguen 3.000 metroetako proban parte hartuko du.