Bost bandera izango dituzte jokoan Hondarribiko traineruek asteburuan
EuskoTren eta Eusko Label Ligetako ontziek hitzordua dute larunbat nahiz igandean. KAE2ko arraunlariak igandean Portugaleteko banderagatik lehiatuko dira.
Joan den asteburuan jokoan izan ziren zortzi banderetatik bostetan Hondarribiak ordezkaritza izan zuen. Orduan lortutako emaitzekin, egoera honakoa da: azken dira Ama Guadalupekoak EuskoTren Ligako sailkapen orokorrean, bigarren Eusko Label Ligan gizonen taldea, eta KAE2n ari den Hondarribia B hirugarren, podiuma itxiz.
Asteburuan hiru ligak lehian izango dira berriro (EuskoTren eta Eusko Label mailetakoak hitzordu bikoitzarekin, gainera). Orioko, Portugaleteko eta Getxoko banderak izango dituzte jokoan. Hona hemen asteburuko traineruen estropaden zerrenda:
Larunbata, hilak 17.
- EuskoTren Ligako bosgarren estropada: Orioko bandera. IKUSI HEMEN SAILKAPENA.
- Eusko Label Ligako bosgarren estropada: Orioko bandera. IKUSI HEMEN SAILKAPENA.
Igandean, hilak 18.
- KAE2 Ligako bosgarren estropada: Portugaleteko bandera. IKUSI HEMEN SAILKAPENA.
- EuskoTren Ligako seigarren estropada: Getxoko bandera.
- Eusko Label Ligako seigarren estropada: Getxoko bandera.
Oarsoaldean, Pasaia eta Errenteria-Oreretako ontziek ere hitzordua izango dute datorren asteburuan. Estropada horiei buruzko informazioa, hemen.