Luis Mariano gogoratu dute, haren heriotzaren 51. urteurrenean
Lore eskaintza egin dute haren izena daramaten lorategietan dagoen figuraren aurrean. Udaleko zenbait ordezkari izan dira bertan.
Gaur 51 urte bete dira Luis Mariano abeslari irundarra zendu zela. Urteurren honetan udalkide batzuek eta Luis Mariano Lirika elkarteak lore eskaintza egin dute, haren izena daramaten lorategietan dagoen figuraren aurrean. Irungo alkatea, Junkal Eizagirre Kultura saileko ordezkaria eta udaleko bozeramaileak izan dira ekitaldian.
Ekitaldiaz gainera, lore sorta bat bidali dute Arrangoitzera, bertan baitago abeslariaren hilobia.