Julen Aginagalde, Tokiora
Bigarrenez izango da eskubaloi jokalari irundarra Olinpiar Jokoetan. Aurretik Londresekoetan izan zen, 2012ko ekitaldian.
Julen Aginagalde (Irun, 1982) Tokioko Olinpiar Jokoetan izango da Espainiako selekzioarekin. Jordi Ribera talde horren hautatzaile eta entrenatzaileak 15 j0kalariko taldean sartu du irundarra.
2000tik (Sidneyn) ez zela Bidasoko jokalari bat Olinpiar Jokoetan izaten. Orduko hartan, Patrick Cazalek ordezkatu zuen talde irundarra munduko kirol ekitaldi handienean, Frantziako selekzioarekin.
Bigarren aldia da Julen Aginagaldek Olinpiar Jokoetan parte hartzen duela. Aurreko aldia 2012an izan zen, Londresen. Orduko hartan zazpigarren izan zen Espainiako selekzioarekin (ez zen Bidasoako jokalaria, Atletico Madrilen zebilen).