Jaizkibelgo pistetako sarbideak autoentzako itxi ditu udalak
Zenbait erabiltzaileren jarrera kritikatu du Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak, "ibilgailuarekin edozein eremutara sar daitezkeela" uste baitute.
Jaizkibelego bideetako sarbideak ibilgailuentzako itxi dituztela jakinarazi du gaur Juan Luis Silanes Ingurumen eta Nekazaritza zinegotziak ohar baten bidez. Bide horiek ixteko “beharra” nabarmendu du, era berean, hautetsiak: “Oraindik bada jendea uste duena ibilgailuarekin edozein eremutara sar daitekeela. Ingurumena errespetatu behar da, eta hori guztion artean egin beharreko lana da”.
Hala, soilik baimendutako ibilgailuek erabili ahal izango dituzte bideak. Hori dela eta, “bidea ixten duen kablearen aurrean ibilgailurik ez aparkatzeko eskatzen dugu larrialdietarako sarrera blokeatzen baitute”.