COVID-19aren eremu gorrian sartu dira Irun eta Hondarribia
Asteburuan koronabirusagatik kutsatu direnen kopurua Behe Bidasoan 155 pertsonakoa izan da, 127 Irunen eta 28 Hondarribian.

Asteburuan, ostiraletik igandera, Irunen COVID-19ari lotutako 127 positibo jaso dituzte, eta 28 Hondarribian. Bien artean, beraz, 155 kutsatu gehiago. Aurreko asteburuan (hilaren 2tik 4ra) 37 izan ziren bi herrietan jasotakoak.
Kutsatuen gorakada horren ondorioz, tasek gorantz egin dute, bi herriak COVID-19aren eremu gorrian jartzeraino, tasak 400dik gorakoak dituztelako. Transmisio goreneko eremuan daude Irun eta Hondarribia.
Jarraian, bi herrietako tasa eguneratuak eta asteburuko positiboak:
- Irun. Tasa: 556 (uztailaren 4ko igandean 192koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 38-53-36.
- Hondarribia. Tasa: 412 (uztailaren 4ko igandean 58koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 8-12-8.