Hondar Kirolak udako programa abiatu du udalak hondartzan
Iazko etenaldiaren ondotik 'Zu(k) Zeu(k)' lelopean 16. ekitaldia beteko du aurten dinamikak; "gazteei topaketa eta parte hartze zein harremanaterako esparru bat eskaintzea" du helburu.
Hondar Kirolak udako programaren 16. edizioa martxan jarri du Hondarribiko Udalak. Hala jakinarazi du gaur Gazteria eta Prebentzio Komunitarioa departamentuko zinegotzi Maria Serranok. Zehaztu duenez, “aisialdi osasuntsuan gazteei topaketa eta parte hartze zein harremanetarako esparru bat” eskaintzea du helburu programak.
Iazko etenaldiaren ondotik, Zu(k) zeu(k) lelopean hilaren 30era bitartean kirol jarduerak eskainiko zaizkie gazteei hondartzan, asteartetik ostegunera, 16:00etatik 20:00etara. Horietan izena eman nahi duten gazteek bertan kokatutako etxolara gerturatu beharko dira. Informazio puntuaz gain, elkargunea ere izango da gunea. Herriko gazte boluntario talde batek bitartekari eta dinamizatzaile lanetan ariko da zerbitzuko teknikariekin batera.
Ondoko jarduerak eskainiko ditu udalak Hondar Kirol programaren baitan:
- Egunero: futbol partidak.
- Hilak 13 eta 14: bolei txapelketa.
- Hilak 16, 23 eta 30: Hondarribia Cup hondartza futbol txapelketa.
- Hilak 15 eta 22: Txingudi Errugbi Kluba.
- Hilak 28: Marlaxka Xake Taldea.