Aste honetan COVID-19agatik 109 positibo Irunen eta 28 Hondarribian
Asteartean eta asteazkenean 45na positibo atzeman dituzte Irunen. Hondarribian ere gorantz egin dute nabarmen kutsatuek. Tasak hazi egin dira, asko.
Azken egunetan era oso nabarmenean egin dute gora COVID-19aren ondoriozko kutsatzeek Irunen eta Hondarribian. Astelehenetik asteazkenera, esaterako, Irunen 109 kasu jaso dituzte (45na asteazken eta asteartean, eta 19 astelehenean). Hondarribian, berriz, 28 izan dira atzeman diren positiboak: zortzi astelehenean, hamabi asteartean, eta beste zortzi asteazkenean (atzo).
Joan den asteko astelehenetik asteazkenera (ekainaren 28tik 30era), Irunen jaso ziren positiboak 21 izan ziren, eta ez zen kutsatzerik egon Hondarribian.
Azken egunetako positiboen eraginez, Irungo tasa 313ra igo da, eta Hondarribikoa 206ra. Igandean, tasa 192koa zen Irunen, eta 58koa Hondarribian.