Eskifaia Abesbatzaren emanaldiaren ordutegia aldatu dute
Sarrerak itzultzeko eta dirua berreskuratzeko aukera dagoela adierazi du Hondarribiko Udalak.
Uztailaren 30ean, Erreginaren Baluartean, Eskifaia eta Xatz Eskifaiak abesbatzak eskainiko duten kontzertuaren ordua aldatu dute, arratsaldeko 20:30ean izango da.
Sarrerak emanaldia arratsaldeko 19:00ean izango zelako erosi zutenek, txartela itzultzeko eta ordaindutakoa berreskuratzeko aukera izango dutela ohartarazi du udalak. Erosi den lekuarekin jarri beharko da harremanetan, posta elektroniko honetara idatziz edo Arma Plazara gerturatuz.