Anfibio eta narrasti bila Lapurriturri ingurura
Lapurriturri Informazio Gunearen eskutik, sugandila, musker, igel, zapo edo uhandre bila irtengo dira irundarrak etzi. Toki gutxi geratzen dira.
Irungo Lapurriturri Informazio Guneak anfibioak eta narrastiak behatzeko eta identifikatzeko irteera bat antolatu du larunbaterako (hilak 10), udan zehar Aiako Harria parke naturalean florari eta faunari buruz egiten diren irteeren programaren barruan.
Udaletik diotenez, urte sasoi hau da anfibioak eta narrastiak behatzeko garai onena, “orain baitaude aktiboen”. Hala, Aranzadi Zientzia Elkarteko kide baten laguntzarekin, Lapurriturri inguruko putzuak eta zokoak bisitatuko dituzte partaideek, sugandila, musker, igel, zapo eta uhandre bila.
Parte hartzeko 010 telefono zenbakira deitu beharko da. Udaletik aurreratu dute toki gutxi geratzen direla, horregatik luzatu dute izena emateko epea.