Afari-solasaldiak, Dies Oiassonisen barruan
Bihar, Felix Manso Ibarla jatetxean Amerikatik etorritako produktuak dastatuko dituzte, eta, ostiralean, Iñigo Lavado jatetxean, erromatar gastronomia.
Asteburu honetako protagonista Dies Oiassonis izango da Irunen, eta bihar, 20:00etan, erromatar azokarekin lotutako lehen ekitaldia egingo dute Felix Manso Ibarla jatetxean: Amerikatik etorritako produktuen dastaketa. Ez da, ordea, afari-solasaldi bakarra izango, eta, hurrengo egunean, ostiralean, erromatar gastronomia probatu eta hari buruz hitz egingo dute Iñigo Lavado jatetxean, 21:30ean.
Norbaitek parte hartu nahi izanez gero, erreserba egin beharko da: osteguneko erreserbak 943 841 864 telefono zenbakian eta ostiralekoak 943 639 639 telefono zenbakian.
Osteguneko menua
- Olio eta espeziatan ondutako txerri solomoa gatzeztatutako antzara gibel zerrautsarekin eta arto kurruskariarekin
- Limoi-ezkai erara etxean keztu eta marinatutako sardina tomate tartarrarekin
- Bieira zitriko saltsarekin
- Tenperatura baxua erretako ahate urdina patata kremarekin
- Udareak ardo erara
- Irungo bonboiak
- Prezioa: 40 euro.
Ostiraleko menua
- Aurtza lunbusa
- Izokin marinatu koroa fenuculum kremarekin eta sinapis ozpinetakoarekin
- Olera Horti
- Lardum ahiarekin eta sarrazeno frumentum risotto faltsuarekin
- Malum errea ardo gozoarekin eta intxaurrekin
- Ardoak:
- Ardo beltza: Roja Crianza jatorri izendapena
- Ardo txuria: Rueda jatorri izendapena
- Ardo gorria: Nafarroa jatorri izendapena.
- Kafea
- Prezioa: 35 euro.