Asteburu osoan COVID-19agatik 37 positibo Bidasoan
Ostiraletik igandera 34 positibo gehiago atzeman dituzte Irunen, eta hiru Hondarribian. Tasek gora egin dute, baina ez oso era nabarmenean.
Asteburu osoan, ostiraletik igandera, Irunen eta Hondarribian COVID-19agatik kutsatu direnen kopurua 37 pertsonakoa izan da. Gehienak irundarrak, 34; beste hiruak hondarribiarrak izan dira.
100.000 biztanleko tasan igoera izan da bi herrietan, baina ez oso esanguratsua adibidez Gipuzkoako beste herriren batekin alderatzen bada.
Jarraian, Hondarribiko eta Irungo datu zehatzak, Osasun Sailak gaur emandako datuetan oinarrituta.
- Irun. Tasa: 192 (ekainaren 27ko igandean 147koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 4-11-19.
- Hondarribia. Tasa: 58 (ekainaren 27ko igandean 52koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 0-1-2.