Irune Muguruza, Espainiako 20 urte azpikoen txapeldun
Muguruzaren garaipenaz gain, BATeko Unai Gonzalez txapeldunorde izan da, pertikako saltoan.
Bidasoa Atletiko Taldea sasoi onean dagoela erakusten ari dira klubeko kirolariak, adin guztietan gainera. Joan den astean Teresa Errandoneak Tokioko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu bazuen, asteburu honetan bi albiste on berri iritsi dira Irunera. Izan ere, Irune Muguruza Espainiako 20 urte azpikoen txapeldun izan da, eta Unai Gonzalez txapeldunorde izendatu dute.
Muguruza, urrezkoa eskuratzeaz gainera, hesiz betetako 400 metroetako 20 urte azpikoen Gipuzkoako errekorra hausteko gai izan da, 1:02:88-ko markarekin. Klubeko errekorra ere ezarri du garaipen honekin.
Gonzalez ere oso fin aritu da, eta podiumeko bigarren postura igotzeko gai izan da pertikako saltoan. 4,86 metroko markarekin, zilarrezkoa eskuratu du.
Klubeko beste kirolarien emaitzei dagokionez, honakoak lortu dituzte: June Lizaso heptatloian aritu da, zazpigarren postu batekin; Camila Sanguinok 3,65 metroko altuera gainditzeko gai izan da, zortzigarren postu batekin; Sara Manzisidor 1.500 metroetan lehiatu da, eta ez da gai izan finalera sailkatzeko. Bigarren ordezkari mutilak, Imanol Bandresek, 400 metro hesietan 57,27 segundoko marka ezarri du, laugarren postuan sailkatu da.