Igandean izandako liskarrean larri zauritu zuten gaztea hil egin da
Botila batekin larri zauritu zuten gaztea hil egin da. Joan den igande goizaldean liskarra izan zen Urdanibia plazan eta bertan zauritu zuten gaztea, larri, botila batekin kolpatuta.
Botila batekin larri zauritu zuten gaztea hil egin da. Joan den igande goizaldean liskarra izan zen Urdanibia plazan eta bertan zauritu zuten gaztea, larri, botila batekin kolpatuta. Gertaeren harira, 18 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez. Goizaldeko 03:00ak aldera izan zen liskarra, jende ugari kateatu zen borrokan beti ere polizia iturriek emandako informazioaren arabera. Udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu zirenean, konorterik gabe zegoen gazte bat aurkitu zuten lurrean, eta lekukoen arabera, buruan kolpea eman zioten izandako liskarrean.
Donostia Ospitalera eraman zuten zauritua, garezurreko traumatismo larriarekin. Hortik gutxira atxilotu zuten 18 urteko gazte bat, ustezko erasotzailea, lesio delitua egotzita. Igandean bertan Irungo udalak prentsa ohar bidez jakinarazi zuen Udaltzaingoak goizaldean zehar hainbat esku hartze egin zituela kale liskarrengatik.