Udako ordutegia, CBAn
Gaurtik irailaren 12ra arte, CBA liburutegiak udako ordutegia izango du.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2017/04/DSC_1173.jpg)
Datozen asteetan udako ordutegia izango du CBA udal liburutegiak. Uztaila eta abuztuan, astearte eta ostegunetan baino ez da zabalik egongo egun osoz (08:00etatik 20:00etara). Astelehen, asteazken eta ostiraletan, berriz, 08:00etatik 14:00etara arte egongo da irekita. Irailaren 1etik 12ra, berriz, goizeko zerbitzua eskainiko dute (08:00etatik 14:00etara), astelehenetik ostiralera. Arratsaldetan itxita egongo da.