Txistu taldearen alboraden egutegia kaleratu du udalak
Txistularien igande eta jaiegunetako egitaraua ezagutarazi du udalak; etzi Puntalean izango direla jakinarazi dute.
Hondarribiko Udalak alboradaz arduratzen den txistu taldearen egitaraua ezagutarazi du gaurkoan. Goizeko 08:00etan ekingo diote doinuei txistulariek, urtarrilaren 1ean eta abenduaren 25ean izan ezik, 09:00etan hasiko direla. Etzi, momentuz, Puntalean ariko dira, nahiz eta ez duten zehaztu abiapuntua Arma Plaza izango den.
Bertan kontsulta daiteke egitaraua.