Nerea Garcia, Aitor Gorrotxategi eta Maialen Arsuaga, Munduko Txapelketari begira
Santiagotarrak-eko pistako sekzioak Europako Sprint Txapelketa amaitu berri du. Hiru kirolariek astebeteko atsedena izango dute, iraileko lehia prestatzen hasteko.
Santiagotarrak klubeko pistako sekzioak Europako Sprint Txapelketa amaitu berri du asteburu honetan, junior eta 23 urte azpikoen kategorietan hain zuzen ere. Bereziki Maialen Arsuaga, Aitor Gorrotxatei eta Nere Garcia aritu dira fin bertan.
Arsuaga, Sara Duran galiziarrarekin batera nazioarteko lehian estreinatu da, K2 modalitateko 500 metroetan. Ia-ia finalera iristeko gai izan da, baina azkenean bosgarren postu batekin konformatu behar izan du. Datorren irailean, Maialen ahizparekin batera, Sprinteko Mundiala jokatuko du Arsuagak, K2 modalitateko 200 metroetan.
Gorrotxategi ere ez da gai izan finalera iristeko, baina kontuan hartu behar da orain dela urtebete ebakuntza egin ziotela. Entrenamendu falta du oraindik, hori diote klubeko entrenatzaileek.
Garciak aldiz (Lara Feijoo, Carol Garcia eta Barbara Pardorekin batera) bai lortu zuela finalerako txartela K4 modalitateko 500 metroetan. Dena den, azkenean zortzigarren postuan sailkatu da.
Orain astebeteko atsedena izango dute hiruek. Hiruak iraileko Munduko Txapelketari begira daude jada, Portugalen jokatuko duten hori prestatzen hasiko dira orain.
Infantilak, taldekako seigarren
Asteburu honetan klubeko juniorrek lehia izan dute, Portomarinen aritu dira, Espainiako KOpan. Taldekako seigarren postuaz gain, bi domina ekarri dituzte Bidasora. Iker Castaño (C1ean) eta Nora Arana eta Irene Muiño bikoteek (K2 infantilean) zilarrezko domina bana eskuratu dute. Infantilen hurrengo hitzordua, hilaren 23ko asteburuan izango da, Trasonan (Asturias).