Beteranoen txapelketan hirugarren sailkatu da Marlaxkako Josu Tornay
Hondarribiko klubeko xakelaria Beteranoen Euskadiko Xake Txapelketa osoan lehen postutik gertu aritu zen arren, hirugarren postuan sailkatu zen azkenean.
Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko Josu Tornay jokalariak hirugarren postua eskuratu zuen Beteranoen Euskadiko Xake Txapelketan, Elgoibarren (Gipuzkoa). Hilaren 26 eta 27an jokatu zituzten azken kanporaketa eta finalak. Klubetik zabaldu dutenez, Tornay lehen postutik gertu ibili zen arren, hirugarrena eskuratu zuen azkenean.
Iragan asteburuan Azkoitia Hiria xake txapelketan ere gailendu zen Marlaxka.