Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Hamaika emanaldik osatuko dute udako kultur agenda

Uztailaren 2tik abuztuaren 27ra bitarteko egitaraua aurkeztu du aste honetan udalak. Jaiei dagokienez, iaz baino kultur ekitaldi gehiago iragarri arren, egoera aztertzen ari direla adierazi dute.

Psilocybeen taldeak Erreginaren Baluartean iazko udan eskainitako kontzertua. Psilocybeen taldeak Erreginaren Baluartean iazko udan eskainitako kontzertua.
Rebeka Ruiz
Hondarribia
2021/06/25

2021eko udari begira antolatutako kultur eta aisialdi jardueren berri eman du aste honetan Hondarribiko Udalak, Txomin Sagarzazu alkatearen eta Juan Luis Silanes Kultura zinegotziaren bitartez. Uztailaren 2an hasi eta abuztuaren 27ra arteko agenda da aurkeztutakoa, herriko festetan zer-nolako egitaraua atondu ahal izango duten aztertzen ari baitira oraindik. Hala ere, kultur ekitaldi gehiago izango direla aurreratu zuten agintariek.

Hondarribiarrei zein bisitariei zuzendutako plangintza dela zehaztu zuen Sagarzazuk. Aforoak malgutzeko Iñigo Urkullu lehendakariak plazaratutako dekretuaren inguruan, erabakirik ez dutela hartu erantsi zuen alkateak.
Kontingentzia eta segurtasun planei erreparatuta, Itsas Etxea Auditoriuma, Kasino Zaharra eta Erreginaren Baluartea izango dira jardueren agertoki nagusiak. Aire librean garatutako ekitaldiak lehenetsiko direla zehaztu zuen Silanesek, eta eguraldiak behartuta aldaketarik egin beharko balitz, Soroetako pilotalekura, eta beharren arabera Jostaldira lekualdatuko dituztela adierazi zuen.

Zabaldutako informazioaren arabera, 28 izango dira denera antolatutako ekitaldiak: hamalau musikarekin lotuak egongo dira, hiru dantzarekin, lau zinemarekin eta zazpi hainbat diziplinetakoak izango dira, hala nola, arte eszenikoak, Bidasoa Folk jaialdia edota Herri Giroa bezalako artisau azoka.

Herriko sortzaileak
Hondarribiko sortzaileei «aukera berezia» emango zaiela ere jakinarazi zuen Silanesek. Hala, nabarmendutakoen artean, ondokoak aipatu zituen: Maria Rallo Muguruza organo jotzailea uztailaren 17an; Sorotan Bele gogoan izenpeko ekitaldia Gorka Sarriegi, Urbil Artola eta Hondarribia Hiria Musika Bandaren eskutik uztailaren 18an; edota Eskifaia eta Xatz abesbatzen udako kontzertua uztailaren 30ean. Ekitaldi guztietarako sarrerak ordainpekoak izango dira. Kultur ekitaldiei «garrantzia» emateaz gain, sarrerak hartu eta emanaldira bertaratzen ez direnen kopurua murriztea da horren helburua.

Antolatutako emanaldiak 19:00etan hastea aurreikusi badute ere, ordutegi batzuk zehazteke daudela oraindik edo aldaketak izan ditzaketela bukatu zuen Silanesek.

Bertan kontsulta daitezke uztaila eta abuzturako aurreikusitako ekitaldiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.