Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Landetxa auzoaren memoria berreskuratzeko testigantza bila dabil auzo elkartea

"Gure arbasoen historia zuzenean ezagutu" nahi dute elkartekoek. Bideo bat osatuko dute, 1930-1955 urteen bitartean auzoan gertatutakoa kontatzeko.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2021/06/18

Irungo Landetxa Auzo elkarteak “gure auzoko historia gure auzoko bizilagunen ahotik kontaturik jasotzeko” egitasmo berezia abiatu berri du. Duela urtebete sortutako ideia baten bitartez, 1936ko estatu kolpea gertatu aurreko eta ondorengo bi hamarkadetako testigantzak bildu nahi dituzte, hala nola argazkiak, dokumentuak eta objektuak, eta horiekin, bideo bat osatu nahi dute. 

“1930 urtean auzoko bizitza aurrera zihoan eta bat batean 1936an estatu kolpea eta gerra etorri zen gure artera. Egunerokotasunean eragin zuzena izan zuen: gerrara joan beharra soldadu bezala, ihesian atera, beldurra, bonbetatik ezkutatua, eguneroko goseak, eskola itxiak eta zenbait historia gehiago! Baina, gerra ondorengoa ere ez zen hobea izan askorentzat”, esan dute elkarteko kideek hedabideei bidalitako ohar batean. 

“Gure historia galdu aurretik” gertatutako hori jaso nahi dute, eta horregatik, auzoan bizi diren bizilagunen testigantzak biltzea da euren asmoa. Batetik, Nola gogoratzen dituzu 1930-1955 urteak? galdera egin nahi diete auzokideei, eta bestetik, aipatutako dokumentazio hori bildu. 

Jasotako guztiarekin ikus-entzunezko bat osatu nahi dute, “gure arbasoen historia zuzenean ezagutu eta bestalde, gure ondorengoak ere, nola bizi izan zen ezagutzeko aukera izateko”. 

Inork testigantzarik emateko balu, edo gertukorik, edo dokumentaziorik, 688 669 426 telefono zenbakira deitzeko eskatu du auzo elkarteak. Bestela, helbide honetara ere idatzi daiteke, edo elkarteko bulegora gerturatu, ostiraletan 17:00etatik 19:00etara. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.