'Hezkuntzaren funtzioak' izeneko hitzaldia eskainiko du bihar Ikasle Abertzaleak antolakundeak
"Bigarren hezkuntzako ikasleak hausnarketarako biltzea eta zenbait ideia lantzea" da biharkoaren asmoa. 11:30ean hasiko dute, Palmera Monteron.
Ikasle Abertzaleak antolakundeak herri eskolak antolatu ditu Euskal Herri osoan zehar astebururako, baita ere Irunen. Hauen asmoa da, ikasleen arabera, “bigarren hezkuntzako ikasleak hausnarketarako biltzea eta zenbait ideia lantzea”. Hala, hitzaldi bat eskainiko dute bihar (hilak 19), Palmera Montero gunean. 11:30ean hasiko dute, Hezkuntzaren funtzioak izenpean.