Baserritarren azoka, bihar, Zumardian
Hondarribiko ekoizleek euren produktuak salgai jarriko dituzte bihar Zumardian egingo duten azokan, 08:00etan abiatuta.
Hondarribiko baserritar produktuen azoka egingo dute bihar goizean, Zumardian. Zehazki, 08:00ak eta 13:00ak artean salduko dituzte ekoizleek euren produktuak. Larunbatean San Pedro kalean izango dira.

