[Galeria] Asobaleko txapeldunordeek merezitako harrera jaso dute udaletxean
Alkateak hiriko bandera bat eman dio CD Bidasoa taldeari, «frogatzeko hiriak eta zaleek adi eta urrutitik indar egiten jarraitu dutela nahiz eta aurten Artalekura ezin joan».
Asobal ligako txapeldunordeek merezitako harrera jaso dute gaur udalean. Klubeko jokalari, entrenatzaile eta presidente Gurutz Aginagaldez gain, Santano alkatea eta udal talde guztietako ordezkariak izan dira Asobal ligako bigarren postua ospatzeko ekitaldi instituzionalean.
Alkateak hiriko bandera bat eman dio taldeari, Aupa Bidasoa leloa zuena bordatuta, «frogatzeko hiriak eta zaleek adi eta urrutitik indar egiten jarraitu dutela nahiz eta aurten Artalekura ezin joan».