Jaizubia Eskolako Jokin Niño, Euskadiko jauziko txapeldun

Etxabarri Dibinan (Araba) jokatutako txapelketan onena izan da gaztea. Jaunesse behorrarekin aritu da.

Irungo Jaizubia Zaldi Eskolako zaldun Jokin Niñok Euskadiko oztopo jauziko txapeldun izendatu berri dute, metro bateko modalitatean. Joan den igandean jokatu zuen txapelketa, Etxabarri Dibinan (Araba).

Irungo zaldun gaztea Jaunesse behorrarekin eskuratu du txapelketa. Badira zenbait urte Jaizubia eskolan txapeldun autonomikorik ez dutela, beraz, oso pozik agertu dira entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak. «Klubak Jokin Niño Calvo zoriondu nahi du bere lorpenagatik. Hau besterik ez da ibilbide polit baten hasiera. Zorionak!», esan dute klubeko iturriek.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.