Aurreko astearekin alderatuta, COVID-19 kasuak gora Bidasoan
Joan den asteko astelehenetik ostegunera koronabirusagatik 32 positibo atzeman ziren Irunen eta Hondarribian, eta aste honetan 41.
Aste honetan, astelehenetik ostegunera, Bidasoan koronabirusagatik gaixotu direnen kopurua 41 pertsonakoa izan da, sei Hondarribian eta 35 Irunen. Joan den asteko epe berberean (hilaren 17tik 20ra) 32 izan ziren birusak hartu zituenak. Beraz, azken asteetako beherakada eten egin da Bidasoan.
Edonola ere, 100.000 biztanleko tasek apur bat beherantz egin dute, igandeko datuekin alderaketa egiten bada. Jarraian, Irungo eta Hondarribiko tasak nahiz aste honetako kutsatuen bilakaera:
- Irun. Tasa: 217 (igandean 244koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 9-11-5-10.
- Hondarribia. Tasa: 129 (igandean 182koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-0-3-3.