Erabilgarri daude berriz ere eskailera mekanikoak
Urtebete eta bost hilabeteren ondoren martxan dira berriro Madalen karrika eta Donostia kalea lotzen dituen eskailera mekanikoak.
Hondarribiko Udalak sare sozialen bitartez jakinarazi duenez, erabilgarri daude bere osotasunean Portua eta Donostia kalea lotzen dituen eskailera mekanikoak. Iazko urtarrilean eskaileretan izandako ezbehar baten ondorioz suhiltzaileek presazko esku hartzea burutu behar izan zuten eta horrek kalte larriak eragin zituen. Ondoren, traba administratiboak nagusitu direla adierazi izan du udal gobernuak. Azkenik, urtebete eta bost hilabeteren ondoren eta 90.000 euroko inbertsioa medio, martxan dira berriro eskailera mekanikoak.