[Bideoa] Maite Caballeroren txanda iritsi da liburutegira
'Liburutegia sormen iturri' dinamikaren barruan abiatu dute Maite Caballerori dagokion txokoa. Horrez gain, Felipe Cambonek 'Dos Mares' eleberria aurkeztuko du gaur.
Liburutegia sormen iturri programaren baitan, Maite Caballero ilustratzailearen txanda iritsi da Hondarribiko Zuloaga Etxea Udal Liburutegira. Hari dagokion txokoa prestatu dute interesdunek hurbildu eta ikus dezaten. Horrez gain, Caballerok egindako lanen nondik norakoak azaltzeko bideoa ikusgai jarri dute liburutegiko arduradunek. Azpialdean ikus daiteke.
Bestalde, Felipe Cambon idazle irundarrak Dos Mares izenpeko eleberria aurkeztuko du gaur Kultur Etxean, 19:00etan. Carmen Martin Gaite narratiba saria irabazi zuen idazleak nobelari esker. Liburutegiko arduradunek apirilaren 14rako prestatu zuten hasiera batean aurkezpena, nahiz eta koronabirus kasuen gorakada ikusirik hitzordua bertan behera uztea erabaki zuten.
Ondokoa da Caballeroren bideoa.