Hondarribiar guztien izenean zoriondu du udalak Unai Emery
Atzo Manchester United taldearen aurka lortutako garaipena medio entrenatzaile hondarribiarraren lanari balioa eman dio udalak.
Unai Emery entrenatzailea hondarribiar ororen izenean zoriondu nahi izan du Hondarribiko Udalak ohar baten bidez. “Laugarren aldia du UEAFA Europa League irabazi duela”, azaldu du Txomin Sagarzazu alkateak, “inork inoiz lortu ez duena. Etenik gabeko lana eta une oro hobetzen jarraitzeko daukan gaitasuna dira gehien azpimarratu nahiko nituzkeen ezaugarriak. Lan bikain honen guztiaren ondorio dira lortzen dituen emaitzak”.
Hondarribiarrak zuzendutako Vila-real taldea Manchester United taldeari gailendu zitzaion bart, Poloniako Gdansk hirian jokatutako finalean.