HAPOan herritarren parte hartzea sustatzeko galdetegia prestatu du udalak
Interneten, kiroldegian, liburutegian eta BAZ bulegoan eskura dezakete inkesta interesdunek; plan orokorraren aurrerapena da uneotan jorratzen ari diren fasea.
Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) parte hartze prozesuan sakontzeko helburuarekin, herritarrei zuzendutako galdetegia prestatu du udalak, Txomin Sagarzazu alkteak eta Maria Serrano Hiritarren Arretarako zinegotziak gaur aurkeztu dutenez. Aurrerapen faseari dagokio galdetegia eta Interneten, Zuloaga EtxeaUdal Liburutegian, Hondartza kiroldegian eta BAZ bulegoan eskura daiteke. Bihartik ekainaren 15era arte bete dezakete interesdunek galdetegia.
Serranok adierazi duenez, “esfortzu handia egiten ari gara udaletik parte hartze handia bermatu ahal izateko”. Hala, orain arte egindako bi bilkura publikoez gain, Telegram eta Watsapp kanalak ireki dituzte, harpidetutako ehun bat laguni buletina bidaltzen zaie, eta zalantzak argitzeko posta elektroniko berezia aktibatu dute. Horrez gain, bizilagun elkarte eta bestelako eragileekin harremanetan jarri direla erantsi du arduradunak: “Parte hartzeko borondatea dutenen artean datozen asteotan hiru elkarrizketa talde antolatu ditug, egungo eta etorkizuneko erronkei buruz aritzeko”.
“Gaur egungo fasea, aurrerakinarena, garrantzitsuenetako bat da herritarren parte hartzearen ikuspegitik”, adierazi du Sagarzazuk bere aldetik. Ondorengo fasean, aurrerapenaren informazio publikoa landu eta herritarren partaidetza “handia” izatea espero dute.