Hamar urteko ibilbidea erakusketa batean jasoko du EH Bilduk
Ostegunean koalizio subiranistaren ibilbidea islatzen duten 12 panel jarriko dituzte Zabaltza plazan, «proiektu kolektibo honen alde lan egin duten guztiak omentzeko».
EH Bildu alderdiaren hamargarren urteurrenaren harira, herriz herri dabilen erakusketak geldialditxoa egingo du Irunen. Ostegunean (hilak 27), Zabaltza plazan ikusgai egongo da erakusketa ibiltaria, 10:00etatik 14:00etara.
Erakusketan koalizio subiranistaren ibilbidea islatzen dituen 12 panel jarriko dituzte, «proiektu kolektibo honen alde lan egin duten guztiak omentzeko». Irundar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita, eta bide batez, hamar urte hauetan jasotako babesa eskertu nahi izan du taldeak.