Finalaurrekora begira jarri dira emakume txapelketako palistak
Emakumeen VI. Pala Txapelketako hirugarren jardunaldia "itzela" izan dela iritza, dena prest dute larunbatean izango den finalaurrerako.
Emeki elkarteak antolatutako Emakumeen VI. Pala Txapelketaren hirugarren jardunaldia “itzela” izan dela adierazi dute taldekideek ohar baten bidez. Orain, hilaren 29an jokatuko den finalaurrekora begira jarrita daude jada antolatzaile zein palistak. Astebururo bezala, 11:00etan ekingo diote lehiari, Soroetako pilotalekuan.