COVID-19agatik kutsatuen jaitsiera apaltzen hasi da Bidasoan
Ostiraletik igandera Hondarribian koronabirusagatik positibo eman dutenak zortzi izan dira, eta irundarren artean 32 kasu atzeman dituzte.
Asteburu honetan (hilaren 21etik 23ra) Hondarribian eta Irunen COVID-19agatik infektatu direnen kopurua 40 pertsonakoa izan da. Aurreko asteburuan (hilaren 14tik 16ra) jaso zen datu berbera. Hortaz, azken asteetako positiboen jaitsiera apaldu egin da Bidasoko bi herrietan. Asteburu honetan zehazki zortzi kasu gehiago atzeman dira Hondarribian, eta gainontzeko 32ak Irungoak dira.
Edonola ere, joan den asteko igandearekin alderatuta 100.000 biztanleko tasek beheranzko joerarekin jarraitu dute. Jarraian, herrietako tasa eguneratuak eta asteburuan jasotako positiboak.
- Irun. Tasa: 244 (hilaren 16ko igandean 327koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 8-13-11.
- Hondarribia Tasa: 182 (hilaren 16ko igandean 206koa zen). Positiboak (ostirala-larunbata-igandea): 6-2-0.