Joko inklusiboak egokitu ditu udalak Sokoako haur parkean.
Dibertsitate funtzionala duten haurrei zuzenduta daude eta beste umeekin batera jolastea dute helburu; Sokoa, Amute eta Ramon Iribarren kaleko haur parkeetan aurki daitezke.
Hondarribiko Udaleko Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak jakinarazi duenez, joko inklusiboak egokitu ditu Sokoako haur parkean. Dibertsitate funtzioniala duten umeak beste haurrekin jolastea da helburua. Sokoaz gain, Amuten eta Ramon Iribarrenen ere aurki daitezke joko horiek.
“Kontzeptua ulertzea garrantzitsua da”, azaldu du Carrionek, “horregatik ez baititugu parkeetan ikusiko hesi batez inguratutako aulki handi eta bereziak, haurra integratu baino besteengandik gehiago bereizten duelako”.