Infantil eta alebinentzako teknifikazio jardunaldiak antolatu ditu Marlaxkak

Lichess 'online' plataformaren bidez burutuko dituzte saioak; benjaminei zuzendutako jaialdia ere aurrera eramango dute.

on line xakea, marlaxka

Lichess plataforman aurrera eramango dituzte jardunaldiak.

Alebin eta infantil mailako xaje jokalariei zuzendutako teknifikazio jardunaldietan izen emate epea zabaldu du  Marlaxka Xake Klubak. Online burutuko dituzte saioak, Lichess plataformaren bitartez, eta nahitaez izena emanda egon beharko dute alebin eta infantilak, Gipuzkoa Kirolaren webgunean. Era berean, aplikazio bera baliatuta, benjaminei bideratutako jaialdia martxan jarri du talde hondarribiarrak.

Marlaxkak jakinarazi duenez, parte hartu nahi duten lagunek izen-abizenak, jaiotze-dat eta Lichess plataformako erabiltzailea ondoko helbide elektronikora bidali beharko dute hilaren 28a baino lehen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.