COVID-19aren Irungo eta Hondarribiko tasek beherantz jarraitzen dute

Atzo, esaterako, ez zen positinorik atzeman Hondarribian eta bederatzi izan ziren Irunen kutsattutakoak. Hondarribiko tasa 147koa da, 267koa Irungoa.

Hoberantz doaz, nabarmen, COVID-19 birusaren gaineko zenbakiak Bidasoan. Igandetik atzora arte jaitsi egin dira, dezente gainera, herrietako tasak. Atzo (osteguna) esaterako, Irunen eta Hondarribian bederatzi izan ziren atzemandako positiboak, zero Hondarribian, bederatzi Irunen.

Jarraian dagoen koadroan, herrietako tasa eguneratuak eta astelehenetik atzora arteko kutsatuak:

  • Irun. Tasa: 267 (igandean 327koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 7-4-8-9.
  • Hondarribia. Tasa: 147 (igandean 206koa zen). Kutsatuak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 1-1-2-0.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.