[Bideoa] 'Hondarribia zu zara' kanpainaren bideoa kaleratu du udalak
Ostalaritzak eta merkataritzak sortutako "aberastasun kultural eta ekonomikoa" gizarteratzea bilatzen du kanpainak. Webgune berezia ere martxan jarri dute.
Hondarribiko Udalak ostiralean aurkeztutako Hondarribia zu zara izenpeko komunikazio kanpaina atzo abiatu zen ofizialki, publizitate bideoa eta webgune berezia martxan jarrita. Hirugarren sektoreari balioa eman eta merkatari zein ostalariek sortutako “aberastasun kultural eta ekonomikoa” nabarmendu nahi du herritarren aurrean era horretan udalak.
Ondokoa da bideoa: