Astelehenetik asteazkenera itxiko dute Sabin Aranako igogailua
Orain dela hilabete pasatxo berriro zabaldu zuten igogailuaren ateetan konponketa egiteaz gain, kabina garbitzeko lanak egingo dituzte.

Sabin Arana kalea eta Alde Zaharra lotzen dituen igogailua itxi egingo dute hilaren 17tik 19ra bitartean, Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez. Ateetan konponketa lanak egiteaz gain, kabina garbitzeko baliatuko dutela itxiera erantsi du tokiko erakundeak.
Hainbat hilabetez matxuratuta egon ondoren, iragan apirilaren 9an jarri zuen martxan berriz ere udalak igogailua. 30.000 euroko aurrekontua onartu zuen udalbatzak konponketa lanetarako.