Bidasoa, osorik, COVID-19aren goreneko larrialdi zenbakietatik kanpora
Astelehenetik ostegunera 51 positibo gehiago atzeman dituzte osasun zerbitzuek Irunen, eta beste 15 Hondarribian.
Behe Bidasoko bi udalerriek COVID-19aren 100.000 biztanleko tasa 400dik beherakoa dute, hau da, birusaren transmisioaren larrialdi goreneko egoeratik atera egin dira. Astelehenetik ostegunera Irunen eta Hondarribian orotara 66 positibo gehiago atzeman dira
Jarraian, bi herrietako herrietako datu zehatzak:
- Irun. Tasa: 372 (igandean 438koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 17-11-12-11.
- Hondarribia. Tasa: 259 (igandean 288koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 3-9-3-0.