Euskal Herria «antiarrazista eta harrera herria» dela aldarrikatuko dute
Hilaren 29rako (larunbata da) manifestazioa antolatu du Irungo Harrera Sareak. Bi zutabetan banatuko dira manifestariak, Irun zein Hendaiako udaletxeetatik abiatuko dira, Santiago zubian elkartzeko.
Irungo Harrera Sareak, bestelako zenbait eragilerekin elkarlanean, manifestazioa antolatu du datorren hilaren 29rako (larunbata da). «Euskal Herria harrera herria eta antiarrazista izan dadin» eskatuko dute Irun eta Hendaiaren arteko mugan.
Bi zutabetan banatuko dira manifestariak. Alde batetik, Irungo udaletxetik aterako da lehen zutabea, 17:00etan, Santiago zubirako bidean. Bestetik, Hendaiako udaletxe paretik bigarren zutabe bat irtengo da.