2010ean zendutakoen gorpuzkiak aterako dituzte Blaiatik
Zehazki, 2010. urteko maiatzaren 31tik 2010eko urriaren 21era bitarte hildakoen gorpuzkiak dira aterako dituztenak.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, 2010. urtean zendutako zenbait irundarren gorpuzkiak aterako dituzte Blaia hilerritik. Zehazki, 2010. urteko maiatzaren 31tik 2010eko urriaren 21era bitarte hildakoen gorpuzkiak dira aterako dituztenak.
Gorpuzkiak berreskuratzeko eta kontserbatzeko interesa duten lagunek informazioa eska dezakete Blaia Udalaren Hileta Zerbitzuetako bulegoetan, astelehenetik ostiralera bitarte, 8:00etatik 15:00etara. Bestela, 943 634 808 telefonora hots egin daiteke, ekainaren 30a baino lehen.