'Hondarribia zu zara' kanpaina abiatuko du udalak astelehenean
Ostalaritzak eta merkataritzak sortutako "aberastasun kultural eta ekonomikoa" agerian uzteko komunikazio plana ekainaren 30ean egongo da indarrean.
Hondarribia zu zara komunikazio kanpaina hasiko du udalak astelehenean eta ekainaren 30era bitartean luzatuko du. Tokiko merkatariek eta ostalariek sortutako “aberastasun kultural eta ekonomikoa herritarren aurrean balioa ematen” dion iniziatiba da. Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak eta Maria Serrano Ekonomia Sustapen, Merkataritza eta Turismo zinegotziak eman dute planaren berri, zein kanpainan parte hartutako hainbat herritarrek ere.
“Pandemiak urruntze sozialerako neurriak hartzera behartu du, askotan istalaritzarekin, merkataritzarekin eta turismoarekin lotutako jarduera ekonomikoak nahi gabe ixtea eraginez”, adierazi du Sagarzazuk. Horri aurre egiteko Itxeki Hondarribia diru-laguntza plana izan du hizpide agintariak.
Serranok bere aldetik aipatu duenez, “ez dugu ostalaritza eta merkataritza sektorea bakarrik ikusaraziko. Gainera, egungo balio-kate osoa sartzen dugu, ekoizlearengandik hasi eta azken kontsumitzailearengaino, tokiko eta kanpokoa”. Hori horrela, “gurearen eta hemengoaren alde egitea, turismo eredu iraunkor eta herritarreiko adeitsuari eustea” dela helburua bukatu du zinegotziak.
Kanpaina Hondarribiko Udalaren sare sozialetan zein webgunean zabalduko da, eta Spotify plataformarako sortutako audioekin osatuko dute.