Eider Amundarain, Unai Amostegi eta Martin Miranda, Errusiara
Santiagotarrak klubeko hiru kirolariek Europako Maratoi Txapelketarako txartel bana eskuratu dute asteburuan.
Asteburu honetan Espainiako Maratoi Txapelketa jokatu dute Santiagotarrak klubeko kirolariek. Oso fin aritu dira horietako batzuk. Esaterako, Eider Amundarain, Unai Amostegi eta Martin Mirandak Europako Maratoi Txapelketarako txartel bana eskuratu dute, Errusian jokatuko dutena.
Amundarain K1ean lehiatu da, eta lehena izan da Errusiarako txartela eskuratzen. Amostegi eta Mirandak aldiz, bigarren postuan sailkatu dira, eta postu honek ere txartel berbera eman die.
Amundarain, gainera, igandean K2 modalitatean ere aritu zen, Mikel Larrarterekin batera, junior kategorian. Bada, honetan ere urrezkoa eskuratu du bikoteak. Halere, garaipen honekin tamalez Larrartek ez du Europako txapelketarako txartelik eskuratu.
Bestalde, K2an, Haizea Aranburu eta Jon Cecilia kadeteak podiumeko bigarren postura igotzeko gai izan dira.
Emaitza hauekin, Santiagotarrakeko pistako sekzioa sailkapeneko binakako bosgarren kokatu da. Hurrengo hitzordua hemendik bi astera izango dute, Espainiako Sprint Selektiboan.