Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musika eta Dantza Eskola eta Kontserbatorioa, ikasturte berrirako prest

Hilaren 17tik 31era bitarte egin beharko dira izen emateak. Aurten gainera, helduentzako musika hizkuntzako eskolak antolatu eta 4 eta 5 urteko haurrak musikarekin harremanetan jartzeko taldeak sortuko dituzte.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2021/05/11

Irungo Musika eta Dantza Eskolak eta Kontserbatorioak dena prest du ikasturte berrirako. Hilaren 17tik 31era bitarte egin beharko dira matrikulazioak, gaur Hezkuntza saileko ordezkari Santi Jimenezek eta ikastegiko zuzendari Amaia Liceagak azaldu duten bezala.

«Lau urtetik gorakoekin egiten dugun lanari esker, kultura eta aisialdia bat egiten dituen jarduera bat eskaintzen diegu txikienei, eta, azkenerako, arrakasta lortzen dugu; adibidez, berriki, Andoaingo piano jaialdian eta Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan», esan du Jimenezek.

Matrikulazioak udalaren webgunean egin beharko dira. Horretarako, datu pertsonalak eta aurretik dituzten ezaupideak adierazi beharko dituzte interesdunek, baita ere egin nahiko luketen espezialitatea zehaztu.

Aurten, berritasun bezala, helduentzako musika hizkuntzako eskolak eskainiko dituzte. Horrez gain, 4 eta 5 urteko haurrak musikarekin harremanetan jartzeko taldeak ere sortuko dituzte, pop eta rock musikara gerturatzeko.

Musika hezkuntza eta balleta
Eskabide guztiak jaso ostean espezialitatearen eta adinaren arabera sailkatuko dituzte ikasleak. Musika hizkuntzako eta balleteko eskoletan hasteko eskabideen kopurua eskaintzen diren tokiena baino handiagoa bada, jendaurreko zozkera egingo dute.

Ikasleek aurretiko ezaupiderik badute, maila proba bat egingo diete. Adinaren arabera, astean 45 minututik astean bi ordu eta erdira bitarteko klaseak izango dira.

Askotariko instrumentuak
Ikasleek askotariko instrumentuen artean aukeratu dezakete: pianoa, akordeoia, gitarra, teklatu elektronikoa, gitarra eta baxu elektrikoa, biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, perkusioa, panderoa, trikitia, txistua, bonbardinoa, zeharkako flauta, klarinetea, saxofoia, oboea, fagota, tronpa, tronpeta, tronboia eta tuba.

Instrumentuen eskolek astean 30 minutuko iraupena izango dute, eta bakarka emango dira. Beraz, ez da beharrezkoa aurreko maila probarik egitea. Alabaina, instrumentu gehienek aurretik ezaupideak izatea eskatzen dute.

Taldeak
Taldetan aritzeko ere instrumentua jotzeko oinarrizko ezaupideak izatea beharrezkoa izango da. Honako hauen artean aukera daiteke: banda, big banda, hari orkestra, akordeoi orkestra, gitarra orkestra, teklatu orkestra, pop-rock tailerra eta trikiti taldea. Uztailaren 2an zerrendak eta ordutegiak argitaratuko dituzte, eta uztailaren 2tik 15era bitarte matrikula berretsi beharko da.

Prezioen xehetasun guztiak, lotura honetan kontsulta daiteke. Udaletik diotenez, Irunen erroldatuak ez daudenak tasa garestiagoa ordaindu beharko dute (%30 gehiago).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.